baquedurango

baquedurango

Puede desplazar la barra utilizando las teclas y

Zezenak dira

mayo 6, 2011

Esta tradición es el símbolo de las fiestas de esta villa. No hay constancia de cuándo comenzaron a sacarse a la calle toros como espectáculo. Hay documentos que dicen que hace más de 400 años ya se pagaban 40 reales de indemnizaciones por accidentes ocurridos en este tipo de actividades.

Tradizio hau gure herriaren sinboloa da. Ez dago jakiterik noiz hasi zen zezenak kalera ikuskizun gisa ateratzen. Zenbait dokumenturen arabera, duela 400 urte 40 erreal ordaintzen ziren zezenen eraginez gertaturiko istripuak indemnizatzeko.

Incendio · Sutea

mayo 6, 2011

En 1517 Durango sufre una terrible epidemia de peste que causa una gran mortandad. El 11 de marzo de 1554 Durango padece un gran incendio que comienza en Artekalea y convierte en ceniza la inmensa mayoría de edificios. Este mismo año, un violento aluvión inunda gran parte de la villa.

1517an Durangok peste izurrite ikaragarria jasan zuen eta, ondorioz, herritar asko hil zen. 1554ko martxoaren 11n suak hartu zuen Durango, Artelakean hasita. Hain sute handia izan zen, ze erraustuta utzi baitzituen eraikin gehienak. Urte berean uholde bortitzak ere izan ziren.

Plateruena

mayo 6, 2011

Plateruena Kafe Antzokia, actualmente Café Teatro, era un matadero datado en 1884. Es una sólida construcción de mampostería reforzada con sillares en esquinas y vanos. Lleva la siguiente inscripción: MATADERO / 1884, y sobre ella el escudo de la Villa.

Gaur egun Plateruena Kafe Antzokia dagoen eraikina hiltegia zen 1884an. Harri-hormazko eraikin sendoa da eta ertzak eta hutsarteak silarriz indartuta ditu. Inskripzio bat ageri da: MATADERO / 1884, gainaldean uriko armarria.

Montorretas

mayo 6, 2011

En 1919, un avión biplano de pasajeros, inglés, procedente de Burdeos y con destino Lisboa, tuvo un aterrizaje forzoso en unos maizales de Iurreta. Era un Handley Page 0/400. Tras reparar el ala dañada, fue conducido por una pareja de bueyes por Durango hasta Montorretas para su despegue.

1919an, Bordeletik Lisboara zihoan bidariaz beteriko ingeles hegazkin batek lur hartu behar izan zuen, nahitaez, Iurretako artasoro batean. Handley Page 0/400 bat zen. Hego bat zuen matxuratuta eta, hura konpondu ondoren, idi bik tiraka eraman zuten Montorretara handik aireratzeko.

Bombardeo · Bonbardaketa

mayo 6, 2011

El 31 de marzo de 1937, durante la guerra civil española (1936-1939), Durango padece un bombardeo indiscriminado y sistemático sobre la población civil. Esta acción bélica fue una de las pioneras en la utilización de la aviación para el bombardeo de núcleos urbanos civiles.

Espainiako gerra zibilean (1936-1939), 1937ko martxoaren 31n Durangok bonbardatze sistematikoa jasan zuen biztanleria zibilaren kontra. Gerra ekintza hau lehenetarikoa izan zen herri-gune zibilak bonbardatzeko hegazkinak erabiltzen zituztela.

Escuela · Eskola

mayo 6, 2011

La escuela en Durango se impartía en la Casa Consistorial. En 1826 se acordó construir una nueva en Kalebarria donde se encuentra actualmente la Biblioteca Municipal. Además de las primeras letras se quería que la enseñanza abarcara trabajos de calceta y otras labores.

Eskolak Udaletxean ematen ziren Durangon. 1826an, Kalebarrian, gaur egun Udal Liburutegia dagoenean, eskola berria eraikitzea adostu zuten. Oinarrizko letraz gain, puntu-lanak eta joste-lanak egitea ere hezkuntza barruan sartu nahi zituzten.

Gernikako Arbola

mayo 6, 2011

En 1853, en el Café de San Luis de Madrid, el bardo Iparraguirre cantó por primera vez en público el “Gernikako Arbola” acompañado del compositor del zortziko y pianista, el durangués Juan Mari Altuna. Juan María Blas Altuna y Mascarua nació en Durango en 1828.

1853an, Madrileko Cafe de San Luis-en Iparragirre koblakariak “Gernikako arbola” abestu zuen lehen aldiz, zortzikoaren egile eta pianista Juan Mari Altunak lagunduta. Juan Maria Blas Altuna y Mascarua Durangon jaio zen 1828an.

San Agustín

mayo 6, 2011

Iglesia y monasterio construido por los Agustinos en el siglo XVII. En el siglo XIX fue cuartel de las tropas francesas. A partir de entonces pasó a depender del Ayuntamiento, que instaló un hospital y residencia de ancianos. El Centro Cultural San Agustín se inauguró a finales de 1998.

XVII. mendean Agustinoek eraikitako eliza eta monasterioa da. XIX. mendean frantses armadaren kuartela izan zen. Geroztik, Udala jabetu zen harekin eta ospitalea eta zaharren egoitza instalatu zituzten. San Agustin kultur gunea 1998ko amaieran inauguratu zen.

¿Más información? · Informazio gehiago nahi duzu?

mayo 6, 2011

Si quieres ampliar tus conocimientos, la Oficina de Turismo de Durango dispone de visitas guiadas y diversas actividades para descubrir los secretos de Durango.

OFICINA DE TURISMO DE DURANGO
Lariz Torre, 2

Teléfono: 94 603 39 38
Mail: turismo@durango-udala.net

Gehiago jakin nahi izanez gero, Durangoko Turismo Bulegoak bisita gidatuak eta bestelako ekintzak eskaintzen ditu Durangoko sekretuak ezagutzeko.

DURANGO TURISMO BULEGOA
Lariz Torre, 2

Telefonoa: 94 603 39 38
Posta elektronikoa: turismo@durango-udala.net

mayo 1, 2011

En Durango, café se dice Baqué

  • Porque 4 de cada 5 establecimientos de hostelería de Durango eligen nuestra marca de café.
  • Porque llevamos años de compromiso con el deporte y la cultura de nuestro pueblo.
  • Porque 3 de cada 4 trabajadores de la sede central son de Durangaldea.

Durangon, kafea, Baqué esaten da

  • Durangoko 5 ostalaritza establezimenduetatik 4k gure kafe marka aukeratzen duelako..
  • Urteak garamatzalako gure herriko kirolarekin eta kulturarekin konpromisoa hartuta.
  • Gure egoitza nagusiko 4 langileetatik 3 Durangaldekoak direlako.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.